
Lorea eta Jone gara, 25 urteko bi neska eta Bizkaian jaioak. JL proiektua sortzeko desira betidanik izan dugu eta duela bost urte egi bihurtu genuen.
​
Beti pentsatu izan dugu, ospakizunak geure bizitza osoan zehar oroitzapenak bizirik mantentzeko, bereziak izan behar direla. Izan ere, pentsamolde horrekin sortu genuen proiektu hau.
​
Askotan, ez dugu denborarik izaten ospakizunak ondo prestatzeko, beraz hauek merezi duten garrantzia emateko gaude gu hemen.
​
Gu zuek amestutako ospakizunak errealitate bihurtzeko eta zuen nahiak betetzeko prest gaude.
​
Inoiz ahaztuko ez duzuen ospakizun bat nahi izanez gero, ez galdu denborarik, JL laguntzeko prest dago eta!
​
BEZEROEN IRITZIAK
"Zerbitzu oso ona! Bikain pasa dugu festan! Hurrengo batean ikusiko gara, oso gomendagarria "
Amanda
"Mila esker gure ezkontza hain magikoa egiteagatik, zerbitzu bikaina, dudarik gabe inoiz erabili dudan zerbitzurik onena"
Susana
"Ez dut inoiz ikusi zerbitzu hain profesional bat, hoberena dudarik gabe!"
Lucas